XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orretan, beste langille askorekin batean, batez be itxas lantegietako arotz eta tresnagillekin batean, txalopako buru izango ziranak ekin bear izaten eben, euren erara ontzia eta bertako arazoak eratzeko.

Antoni Mari be an ebillan, gertakizunetan, gero bertan kontramaixu lez joateko.

Toba alargun geratu zanean, lengo bideak eta ibillerak gogoratuz, Antoni Mari'gaz eukitako maitekeriak kimatzen eta txingarpetik arrotu eta aizetuten asi zan.

Lenengo aurra, Yokin'eri aitatasuna ezarri nai eutsena, beragaz ezkondu baiño leentxuago Antoni Marigandik eukitako maitekeri ta aragikerietatik etorrana zan.

Au ezkontzara ukatu eta Yokin'eri, etxeko ostatua ezkontzeagaz katiatu eta ordaindu eragin, aren ez jakiñean.

Baiña biak, Toba'k eta Antoni Mari'k, ba ekien etorteko zana norena zan.

Umea il zan.

Yokin'en lenengo asarre eta iges-aldiak be baretu eta bigundu eta lenengo laidoa mututu.

Gero bikiak be il.

Yokin'eri gertatua, esana dalako, ez dogu barriztuko.

Bakartadearen itzala eukan Toba`k, edo odolaren irakiña.

Bata ta bestea, bakoitza bere eran, astunak.

Eta Antoni Mari'ri ordea eskatzen ausartu zan.

Igarri eban arek Toba'ren naia.

Ukatzeko adorerik ez eban euki.

Jausi zan sarean.

Koldarkeriz edo ta guzurkeriz, edo ta bear ba da etoikeriz?.

Deba'n lanean asi zanean, ostatuz sartu zan etxeko alabeari ederkatura egiten jakin eban.

Uste baiño lenago.

Deba'ko barririk ez zan jakin, ez igarri, gure errian.

Pentsatu be ez olakorik.

Emengorik be ez an, itxuraz.